viernes, 16 de diciembre de 2011

MIKROSKOPIOA

-Zer da?
 Begi hutsez ikusi ezin daitezkeen gauza txiki-txikiak begiratu eta aztertzeko tresna optikoa da.
-Historia:
Antonie Van Leeuwenhoek(1632-1723) Delften jaio zen baina bere ikasketak Amsterdamen egin zituen: matematikak, natur zientziak, astronomia eta kimika (bere kabuz) ikasi zituen. Delftera bueltatu zenean ezkondu eta oihal merkataritzan aritu zen. Oihalen kalitatea kontrolatu nahi zuenez kalitate hobezko lupak sortu zituen eta hauek perfekzionatzen jarraitu zituen lehenengo mikroskopioa sortu zuen arte 1660. urtean.




-Atalak:
1- Oina: mikroskopioaren basea da, oreka mantentzeko bere pisua egokia da. Han argia dago.
2-Besoa: oinarekiko 90 gradutan dagoen zutabea. Bertikala edo arkeatua izan daiteke. Tutua eta oina batzen ditu.
3- Tutua: Kamara iluna da, besoari kremailera batekin batzen da.
4- Platina: Plataforma orizontala da, erdian zulo bat dauka han gauzak jartzen dira. Zulotik argi izpiak sartzen dira.
5- Rebolber: objetiboak hartzen duen sistema bat da. Bueltak ematen ditu objetibo bat edo bestea erabiltzeko.
6-Torloju makro eta mikrometriko: fokapen torlojuak dira, platina gora eta behera mugitzen du.
7- argi-iturria: Lanpara halogena bat bere intentsitatea graduatu daiteke. Mikroskopioaren basean dago.
8- Kondentsadore eta diafragma: Kondentsadorea lente sistema da, platinaren beheko partean dago. Bere funtzioa argia preparaketa kontzentratzea da.
9- Okular: Tutuaren goiko partean dago.
10-Objetiboak: Tutuaren barruko partean dago, rebolberran sartuta dago.

-Erabilera:
1-Objetiboak, okulareak eta kondentsadorea garbiak daudela ziurtatu. Ez baleude kontu handiarekin garbitu.
2-Lagina 10X objektiboarekin fokatu. Fokatzeko hasieran torloju makrometrikoa erabiltzen da. Fokatze finagoa lortzeko torloju mikrometrikoa erabiliko dugu.
3-Ondoren, 40X objektiboa jarri eta fokatzeko torloju mikrometrikoa erabili (makrometrikoa ez litzateke beharrezko izan beharko).
4-Laginaren gainean olio tanta bat jarri eta 100X objektibora pasatu. Objektibo hau erabiltzeko olioa beharrezkoa da, era hortan difrakzio arazoak ekiditzen baitira. Fokatzeko torloju mikrometrikoa erabili
5-Beharrezkoa izanik, argi kopurua kontrolatzeko, diafragmaren bidez argiaren sarrera kontrolatu
6-Behaketa guztiak amaitu ondoren eta mikroskopioa gorde aurretik objektiboak garbitu egin beharko dira (batez ere 100X objektiboa olioa kentzeko). Bukatzerakoan estalkia jarri.
7-Mikroskopioa erabiltzen ez den bitartean argi-iturria itzalita mantendu

-Motak:
1-Optikoa: Mikroskopio hau aumentatzen edo anplifikatzen duen imagina lenteak ditu.2500 aumentoak lortu dezake. Talde honetan mota desberdinak daude:

         - Microscopio de luz ultravioleta


- Microscopio de contraste de fase

          
- Microscopio de polarización
- Microscopio de campo claro

                                                           
2-Elektronikoa: handiak eta konplexuak dira. Argia erabili ordez elektroiak erabiltzen dituzte. Objetuak 250.000 aldiz haunditu dezakete. Sortzen diren irudiak txuriz eta beltzez azaltzen dira eta askotan kolore faltsuak dituzte. Talde honetan mota hauek daude:

         -Barridokoa: objektuen azalera aztertzeko balio du.

-Transmiziokoa: irudi elektroniko bat ematen du eta irudi normal batean bihurtzen da, pantaila berezi baten bidez. Argiaren bitartez egiten du dena.



3-Digitala: ordenagailura konexio USB baten bitartez erabiltzen den mikroskopioa da, irudi edo bideoak kolore guztietan ematen dute.


3-Digitala: ordenagailura konexio USB baten bitartez erabiltzen den mikroskopioa da, irudi edo bideoak kolore guztietan ematen dute.
 




lunes, 12 de diciembre de 2011

ONTZI GARBITZAILEAK

plastikozko ontzi bat da tapoia eta tutu fin eta kurbatua duena, ur destilatua edo desionizatua biltzeko erabiltzen da.

KREMAILERAZKO XURGATZAILEA

material hau pipetari jartzen zaio likido arriskutsuak xurgatzeko. Pipeta beheko aldean ezartzen zaio, gurpila mugitzean likigoa igo egiten da kremailerarekin batera.

ANTZINAKO LABORATEGIKO BOTILA

likidoak sartzeko antzinaroan erabiltzen zen ontzia da.

ESPATULA

erreminta bat da, metalezko lamina batean konsistitzen dena euskarri eta punta erroma batekin. Kantitate txikiko konposatu erreaktiboak(gehienetan ahutsa) hartzeko erabiltzen da. Kantitate horretaz hitz egiterakoan espatulako punta esaten da.

LABORATEGIKO GURAIZEAK

mozteko balio duen metalezko egitura da.


MIKROPIPETA

Diseinatuta dago bolumen txikiko likidoak begiratzeko eta erabiltzen den aldi bakoitzean ez garbitzeko, honetarako erabiltzen denean punta berri bat jartzen
zaio.




PIPETA PASTEUR

Plastikoz egindako pipeta graduatua. Likido batean sartuta, goikaldean duen ahokoa sakatuz likido hori hartzen du.


BASKULA DIGITALA

Instrumentu neurtzaile bat da bereizten dena pisua neurtzeko daukan zehaztasunarengatik.



BALANTZA

baso berdinak dituen palanka bat da, beso horien bitartez bi masen pisua neurtu daiteke orekaren bidez. Ez da oso zehatza.



BEIRAZKO ERLOJUA

azalera konkaboa duen beirazko elementua da. Ikusi nahi ditugun gauzak handiagotzeko balio du.

PREZIPITATU ONTZIA

tenperaturei ondo jasaten dituen neurtzeko balio duen
edalontzia.

ENSAIO TUTUA

                                        
beirazko tutu errsistentea temperatura oso altuak jasaten dituena.



viernes, 11 de noviembre de 2011

TERMOMETROA


Likidoen temperaturak neurtzeko balio dute eta normalean
merkuriozkoak dira.
  

PROBETA GRADUATUAK


Edalontzi graduatuak laborategietan erabiltzen direnak likidoak edo gasak neurtzeko.



PIPETA GRADUATUAK


Kristalezko pieza likidoak neurtzeko balio duena.



EGURREZKO GRADILA


probetetarako eta laborategiko beste implementuak lehortzeko eta pilatzeko balio du.Egitura erresistentea eta inmunizatua du.



GOTERO


bolumen txikiko likidoentzako eskuko dosifikatzailea 



LANPARA ELEKTRIKOA


Aparatu  bat da argia ematen duena beroketaren bidez.



JERINGA


Hodi batean sartutako enbolo bat da. Hodiaren alde batean zulo bat dago eta hortik atera ahal daitezke substantziak.



INBUTU


Likidoak ontzi batetik bestera pasatzeko balio du. Plastikozkoak edo beste materialezkoak ezin dira izan azidoak erabiltzerakoan erre egin dezaketelako inbutua, horregatik beirazkoak erabiltzen dira.


LABORATEGIKO BETAURREKOAK


Begiak substantzia kimikoengandik babesteko balio dute.

 

PORTZELANAZKO KAPSULA

Laborategiko elementuak berotzeko, laginak lehortzeko… erabiltzen da.




viernes, 23 de septiembre de 2011

Gure bloga

Kaixo denoi!!! Maddi eta Sara gara eta hau  gure biologiako bloga da. Laborategiko teknika eta materialei buruzko informazioa jarriko dugu bideo, testu eta argazkien bidez. Espera dugu lagungarria izatea eta zuen zalantzak argitzea.Hurrengora arte!! :)