lunes, 9 de enero de 2012

LUPA


-Zer da?
Lupa binokularra lente finko batzuk dituen instrumentua da. Horrela deitzen zaio bi okular dituelako begietara adaptatzen direnak.
Aumentua mikroskopioarena baino txikiagoa da, baina kanpo bisuala askoz handiagoa da. Luparekin egitura makroskopikoak aztertu daitezke modu oso detailatuan, adibidez gure eskua edo ogiaren lizuna.
Lenteak, okulareak eta objetiboa soporte baten gainean aurkitzen dira mugitu daitekena modu bertikalean fokatze mandu bati esker. Modu horretan gure lagina enfokatu dezakegu.
Okulareak mugikorrak dira eta begietara ajustatu daitezke.


-Erabilera
1. platinaren gainean ikusi behar duzun objetua kokatu. Luparen gorputza mugitu objetutik 6cm-tara egon arte.
2.  mandua erabiliz, bakarrik eskubiko begiarekin  fokatu. Atentzioa objetuaren puntu zehatz batean finkatu.
3. Ezkerreko begia itxi eta eskubikoa ireki. Atentzioa finkatu duzun puntua ez baduzu garbi ikusten, eraztun zuzentzailea mugitu irudi garbi bat izan arte.
4. bi begiekin batera begiratzean, gorputz okulareak biratu irudi erliebetsu bat atera arte borobil baten bakar baten barruan.
5. Fokatze manduarekin sistema optikoak desplazatu dezakezu eta horrela objetuaren plano desberdinak ikus dezakezu.
6. Bolumen desberdinetako objetuak ikusi instrumentua erabiltzen ikasteko.

-Atalak
1.okulareak: bi tutu motzetan sartuta dauden bi lente dira, eta horiek begiratzen ari den pertsonatik gertuago daudenak dira. Horietatik begiratzen da.
2.objetiboak: okulareak duten funtzio bera du baina lenteak objetutik gertuen daudenak dira.
3.basea: luparen basea da.
4.platina: begiratu nahi dugun lagina kokatzeko lekua.
5.pintzak: lagina finkatzeko.
6.zutabea:  geratzen diren konponenteak artikulatzen diren lekua da.
7.Luparen gorputza: bertikalki desplazatu daiteke objetua enfokatuta gera dezan. Operazio hau bi torloju lateralen bidez egiten da.
8.eusteko erastuna: luparen gorputza finkatzeko nahi duzun garaiera jartzeko balio du.
9.Fokatze mandua: alboko torlojuak dira eta mugimendu simultaneoa dute. Hauek luparen gorputza mugitzen dute, fokatze  mugimenduak egiten uzten dituena.