viernes, 27 de abril de 2012

EXPERIMENTUAK


LIKIDOAK TRASBASATZEKO MODU IKUSGARRIA
Experimentu hau egiteko bi kopa, ura, olioa eta baraja bateko karta bat behar dugu.
Lehenengo, bi kopa goraino betetzen ditugu, bat olioz eta bestea urez.Gero urez betetako koparen gainean karta jartzen dugu eta kontu handiz karta eusten, buelta ematen diogu.Karta askatzean kopari "pegatua" gelditu dela ikusiko dugu ura erori gabe.Hori gertatzen da presio atmosferikoaren eraginez.Ondoren urez betetako kopa kartarekin, olioz betetako koparen gainean jarriko dugu.Karta kontu hadiz kenduko dugu eta beheko kopan dagoen olioa goiko kopara nola joaten den ikusiko dugu eta ura beheko kopara.Hori gertatzen da olioa dentsitate txikiagoa duelako.Karat berriro jartzen badugu,olioa duen kopa ezer kanpora erori gabe kendu ahal izango dugu.

 KANDELA ETA IGOTZEN DEN URA
Experimentu honetarako kandela bat, metxero bat, edalontzi bat, plater bat eta ura behar dugu.
Lehenengo ur pixka bat jarriko dugu plater batean eta kandela piztuta platerean jarriko dugu.Gero kandela edalontziarekin estaliko dugu.Orduan edalontziaren barruan dagoen oxigenoa kontsumituko da eta hutsa sortuko da, horrek presioa eragingo du eta eraginez platerean dagoen ura igoko da.

EZTANDA
Experimentu honetarako ur beroa, bikarbonatoa, ozpina, botila bat, koilara bat eta serbilleta bat erabiliko dugu.
Hasteko botilaren barruan ur beroa eta ozpina sartuko dugu eta gero serbilleta ireki eta hiru koilarakada bikarbonatu botako ditugu eta serbilleta itsiko dugu botilan sartzeko.Pixka bat agitatuko dugu eta segundo batzuk pasa eta gero botilaren tapoia kampora aterako da .Hori gertatzen da bikarbonatua ozpinarekin erreakzionatzen duelako eta CO2 askatzen hasten da, horrek presioa eragin eta tapoia kampora ateratzea eragiten du.

martes, 24 de abril de 2012

ESPERIMENTUAK

Ave Fenix

Esperimentu hau egiteko te poltsa eta metxero bat behar da. lehenengo kentsen diogu haria poltsari eta gero botatzen dugu barruan daukan edukiera. Ondoren ematen diogu zilindro forma poltsari behatsekin eta jartzen dugu bertikalki mahai baten gainean. Azkenik goiko aldetik erretzen dugu. Poltsa erretzen da eta segundu  gutxitan errats bihurtzen da, baina orduan goraka igotzen da tamaina handiko altuera bat hartzen.
Azalpena: Poltsaren errautsen artean aire beroa geratzen da harrapatua, eta honek eragiten du goraka joatea.

Tintaren difuzioa uran

Esperimentu hau egiteko tinta eta bi edalontsi(bat ur berokoa eta bestea ur hotzekoa) behar ditugu. Tinta tanta bat botatzen baldin badugu ur hotzean ikusten dugu hau oso mantso difunditzen dela eta ur beroan botatzean ikus daiteke ur hotzean baino azkarrago mugitzen dela.
Azalpena: uraren molekulak beroarekin azkarrago mugitzen dira eta horregatik tinta ura beroan azkarrago difunditzen da.

Txutxeak haunditu eta txikitu

Esperimentu hau egiteko jeirnga haundi bat, hodeiak(txutxeskoak) eta zinta aislantea behar dugu. Lehenengo sartzen dugu hodeia jeringaren barruan eta jarraian enboloa sartzen dugu txutxea aplastatu gabe. Gero eztaltzen dugu jeringaren zulo txikia. Enbolotik tiratzen dugu eta ikusten dugu nola hodeia haunditzen den. Gero ateratzen dugu enboloa eta sartzen dugu beste hodei zati bat. Enboloa kolokatzen dugu barrura sartu gabe eta eztaltzen dugu jeringaren zulo txikia zinta aislantearekin. Enboloa barrura  sartzen dugu eta ikusten dugu nola hodeia txikitzen den.
Azalpena: Lehenengo kasuan enbolotik tira egitean barruko airea expanditzen da eta presioa txikitzen da. Hau gertatzean hodeia haunditzen da kanpoko presioa berdintzeko barrukoarekin. bigarren kasuan enboloa barruraka sartzean airea txikitzen da eta presioa haunditzen da. Orduan hodeia txikitzen da barruko presioa kanpokoa berdindu arte.