viernes, 27 de abril de 2012

EXPERIMENTUAK


LIKIDOAK TRASBASATZEKO MODU IKUSGARRIA
Experimentu hau egiteko bi kopa, ura, olioa eta baraja bateko karta bat behar dugu.
Lehenengo, bi kopa goraino betetzen ditugu, bat olioz eta bestea urez.Gero urez betetako koparen gainean karta jartzen dugu eta kontu handiz karta eusten, buelta ematen diogu.Karta askatzean kopari "pegatua" gelditu dela ikusiko dugu ura erori gabe.Hori gertatzen da presio atmosferikoaren eraginez.Ondoren urez betetako kopa kartarekin, olioz betetako koparen gainean jarriko dugu.Karta kontu hadiz kenduko dugu eta beheko kopan dagoen olioa goiko kopara nola joaten den ikusiko dugu eta ura beheko kopara.Hori gertatzen da olioa dentsitate txikiagoa duelako.Karat berriro jartzen badugu,olioa duen kopa ezer kanpora erori gabe kendu ahal izango dugu.

 KANDELA ETA IGOTZEN DEN URA
Experimentu honetarako kandela bat, metxero bat, edalontzi bat, plater bat eta ura behar dugu.
Lehenengo ur pixka bat jarriko dugu plater batean eta kandela piztuta platerean jarriko dugu.Gero kandela edalontziarekin estaliko dugu.Orduan edalontziaren barruan dagoen oxigenoa kontsumituko da eta hutsa sortuko da, horrek presioa eragingo du eta eraginez platerean dagoen ura igoko da.

EZTANDA
Experimentu honetarako ur beroa, bikarbonatoa, ozpina, botila bat, koilara bat eta serbilleta bat erabiliko dugu.
Hasteko botilaren barruan ur beroa eta ozpina sartuko dugu eta gero serbilleta ireki eta hiru koilarakada bikarbonatu botako ditugu eta serbilleta itsiko dugu botilan sartzeko.Pixka bat agitatuko dugu eta segundo batzuk pasa eta gero botilaren tapoia kampora aterako da .Hori gertatzen da bikarbonatua ozpinarekin erreakzionatzen duelako eta CO2 askatzen hasten da, horrek presioa eragin eta tapoia kampora ateratzea eragiten du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario